You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Jarduerak

Partekatutako hausnarketak
Maiatzak 4 eta 11, 18:30  

Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauen bidez ezagutu itzazu erakusketaren obra esanguratsuenak, muntaiaren zokoak eta erakusketa bakoitzaren bestelako bitxikeriak.  

Arte arduradunen ikuspegia 
Maiatzak 4, asteazkena
Lucía Agirre, Museoko arte-arduraduna

Funtsezko kontzeptuak 
Maiatzak 11, asteazkena
Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Arloko Zuzendariordea

Babeslea Fundación Vizcaína Aguirre

Argibideak

Parisko eskolaren inguruan ikastaroa
Pinturaren, literaturaren eta musikaren arteko topaketa, guztia aldatu zen garaian

Maiatzak 9, 16, 23 eta 30 eta ekainak 6; 11:00–13:00

Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin elkarlanean, Museoak Lagunentzako ikastaro erakargarria eskainiko du. Bertan, Parisko Eskolako pinturan eta XX. mendeko lehen hamarkadetako musikan eta literaturan barrena ibilbidea egingo da. Ezagutu ezazu garai hartako Paris, sormeneko eta modernitateko gune paregabea. 

Sei saioz osatutako ikastaro honetan, gainera, Hiriko ikuspegiak erakusketara bi bisitaldi gidatu egingo dira, bata ikastaroaren hasieran eta bestea bukaeran, programari amaiera bikaina emateko. Ikastaroa Teresa Merino poeta eta musika-hizkuntzako eta gitarrako irakasleak emango du. 

Argibideak

Zinema klasiko frantsesaren zikloa eta DJ-ak zuzenean
Maiatzak 7 eta 21 eta ekainak 4, larunbata, 20:00

Zinema mutu frantsesaren film onenen aukera batez gozatu. Besteren artean, Man Ray-ren Kuboen gazteluaren misterioak (1926) eta René Clair-en Lo dagoen París emango dira, eta, filma ikusi bitartean, izen handiko DJen zuzeneko musika izango da entzungai, besteren artean, DJ Guille de Juanek, DJ Esteban Lahozek eta DJ Javier Verdesek bildumatzaileen biniloak jarriko dituzte zuzenean. Luxuzko plana larunbat gauetarako! 

Hiriko ikuspegiak: Parisko eskola 1900–1945 erakusketa dela eta antolatu da ziklo hau, Kataluniako Filmotekarekin lankidetzan; Visual Phonic-ek ekoitzi du.

Argibideak

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean