You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Erakusketa

XX. mendearen hasieran, Paris abangoardiaren hiriburua zen. Mundu osoko artistak joan ziren Argiaren Hirira bizitzera. Bertan, arte- eta literatura-forma berriak sortu zituzten, eta hiriko bizitza erabat eraldatzen ari ziren garapen ekonomiko, sozial eta teknologiko azkarrei erantzuna eman zieten. Pablo Picassok eta Georges Braquek pinturaren arauak goitik behera aldatu zituzten, Robert Delaunayk kolore-ikuspegi atseginak konposatu zituen, Vasily Kandinskyk abstrakzioan bide berriak zabaldu zituen, eta Constantin Brancusik eskulturak espazioan aurkezteko modua birplanteatu zuen. Lauren Hikson —Solomon R. Guggenheim Museum-en Bildumen arte arduradun albokoa— komisario duen Hiriko ikuspegiak erakusketan museo horren bildumako maisulan ugari biltzen dira, eta garai hartako sormen-emari handia sumatzeko balio dute. Gainera, iragan mendeko pintura eta eskultura garrantzitsuenetako batzuk dira, gaur egun oraindik ere eragin handia dutenak. XX. mendearen lehen urteetatik Bigarren Mundu Gerraraino luzatzen den erakusketa honetan modernotasunaren mugimendu gailenak —Kubismoa, Orfismora eta Surrealismoa, besteak beste— eta École de Paris (Parisko Eskola) izenez ezagutuko ziren artisten lanak aztertzen dira. Erakusketako ikuspegi artistiko anitzek estetika kontserbadoreak saihesteko eta hiri moderno baten egunerokotasunaren pertzepzioak eraldatzeko zegoen gogoa islatzen dute.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean